b08leioa

B08 Leioako Berritzeguneko Bloga

Archive for Apirila, 2012

Zientziarbela: berritzegunekideon lankidetza proiektua

Posted by pilaretxebarria on Apirila 28, 2012

Zientzia Arbela orain dela bi urte hasitako proiektua da. Eskola 2.0 programa Bigarren Hezkuntza sartzear zegoen eta ZT eremuko aholkulariok, nork bere Berritzegunean, gure prestakuntzaren euskarri bezala antolatu genuen. Hasiera batean gure helburu nagusia arbela digitalerako baliabideen bilduma eskaintzea zen, baina, denboraren poderioz, gai honekin lotuta zeuden beste atal batzuk gaineratzen joan garenez, oso web-orri potente bihurtu da gure arloetan kontsultak egiteko eta, aldi berean, aholkularien arteko lankidetza proiektu.

 Beraz, nik uste dut hemen zehaztasunez aipatzea merezi duela,  zabalkuntza gehiago emateko asmoarekin. 

  •  Natur Zientziak-DBH1/Natur Zientziak-DBH 2 / Matematika- DBH1/Matematika-DBH2 : Sites-aren atal nagusiak, gai kurrikularretik abiaturik, banan banan, gai bakoitzerako baliabide interaktiboen bilduma aurkituko duzue, eduki komunak barne . Etengabe gaurkotzen ari da.
  • Zer da arbel digitala?:atal honetan arbel digitalean aritzeko ildo orokorrak aipatzen ditugu, baita prestakuntza nondik eskuratu ere
  • Orientabide didaktikoak: Zertarako erabili eta irakasleek egindako eredu batzuk
  • Baliabide orokorrak: arbel digitalaren bidez erabilgarriagoak diren baliabideak gure eremua (animazioak, simulazioak,bideoak…) eta non aurkitu
  • Baliabide matematikoak: matematika arloak bere bereiztasunak dituenez, atal honetan oinarrizko baliabide interaktiboak  aipatzen dira
  • Material propioak sortzeko tresnak: hemen, gure ikas-jarduera propioak egin nahi badugu, hainbat programa eta Web 2.0ko aplikazioak gomendatzen dizkizuegu
  •  Proposamen didaktikoak: atal interesgarriena. Hasi berria dugu, gure asmoa geuk egindako adibide batzuk jartzea da, gehi beste irakasleenak
  • AGREGA:Balibideen biltoki erraldoi honetan euskeraz dauden gure eremuko ikas-sekuentziak biltzen ari gara
  • Estekak: DBH: biltoki orokorren bilduma
  • Estekak: arbel digitala: gauza bera, baina arbel digitalari buruzko web-orriak , urtero ospatzen diren Jardunaldiak ere bai.

Ikasturtea honetan bukatzea espero dugu, ea baliagarria den institutoetan.

Zientzia Arbela: Zientzia eta matematikako ikasgelan arbel digitala erabiltzeko baliabideak eta proposamen didaktikoak

Zientzia Arbela es un proyecto colaborativo de todas las asesorías de ámbito CT de los Berritzegunes de Euskadi. Nuestro objetivo es ofrecer al profesorado una colección de recursos didácticos interactivos, tema por tema,  para utilizar en la pizarra digital, así como orientaciones y propuestas didácticas.

Posted in Baliabideak, metodologia | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

PROA proiektuen Jardunaldiak

Posted by pilaretxebarria on Apirila 26, 2012

Atzo PROA proiektuen Jardunaldiak ospatu dira Bilboko Musika Eskolan. Jardunaldi honetan parte hartu duten ikastetxeek Estatuko jardunaldietan ere egin zuten pasa den abenduan. Guztira 11 eskolak beren esperientziak gurekin partekatu dituzte, bakoitzak proposamen desberdinekin, baina  aldi berean estrategia antzekoak erabiltzen aniztasuna tratatzeko. Haien artean ondorengoak nagusitzen dira :

  • PROA beste ikastetzeko aniztasun proiektuekin ondo lotuta dago
  • Irakasleek prestakuntza-prozesu batean sartuta daude
  • Ikasleen eskola- arrakasta helburu nagusia dute ( espektatiba altuak)
  • Norbanako planak eta norberako tutoretzak  ezinbestekoak dira
  • Tutoreen inplikazioak proiektuaren arrakasta bermatzen du
  • Proiektuan parte hartzen duten pertsona guztien koordinazioa ezinbestekoa da. Horretarako ikastetxeak ordutegiaren barruan iksui behar du.
  • Programa LHezkuntzan eguerdian garatzen da gehien bat, BHan, ordea, arratsaldez, eskola-ordutegitik kanpo
  • PROAn etxerako lanak egiteko erabilpena nagusitzen den arren, gero eta gehiago erabiltzen dira saioak oinarrizko ikas-estrategiak garatzeko eta giza-harremanetan trebatzeko. Bai batean, bai bestean, beste metodologiekin: talde interaktiboak, lan kooperatiboa, beste kurtsoko ikasleen arteko tutoretza, literatur tertuliak, IKTren erabilpena…
  • Tresna baztuen erabilpena ere proiektu guztietan agertzen da: eguneroko agenda, ikas-kontratuak, jarraipen-txostenak, koordinazio-bileren aktak, autoebaluazioak…
  • Eredu aurreratuagoa Zallako institutokoa da. Ikaslego osoa talde hetereogeneoetan banatzen da eta giza baliabideak (irakasleak, monitoreak)  ere aniztasun estrategiak garatzeko aprobetxatzen dira: desdobleak, bi irakasle gelan…
  • Familiekiko bilerak eta etengabeko kontaktuak beharrezkoak dira. Hiruhilean behin txostenak prestatu eta ematen dizkiete.

Datorren ikasturteko gai nagusia Web 2.0 izango da.

Posted in Informazioak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Trabajando por proyectos en el aula

Posted by Ana Basterra on Apirila 20, 2012

Estoy feliz de volver al aula. Durante este tercer trimestre, dos profesoras de dos centros escolares de Educación Secundaria me han brindado la oportunidad de volver a disfrutar del aula y,  lo más importante, de cada alumno y alumna.

Llevo conmigo, otra vez más, la ilusión del principiante aunque ya peino canas. A través de estos pocos meses, vamos a poner en práctica unos proyectos de trabajo que había ido elaborando  en  mi actividad como asesora.

En el instituto de Astrabudua entraré en el aula de 1ºA de la ESO junto a la profesora Ana Isabel López. Ayer fue mi primer día y me encontré con 15 alumnos de diferentes culturas y nacionalidades. Son alumnos que necesitan aprender de otra manera y dejar, en algunos momentos, el libro de texto. Tienen mucho potencial y, algunos, no lo saben. Pero se les ve las ganas de aprender, de ayudar, de sentirse responsables…

Cuando explicaba el proyecto y mostraba sus cuadernos on-line, me miraban expectantes ante la novedad del proyecto. Ojos muy abiertos, con ganas de aprender.

Todo nuestro trabajo lo vamos a hacer on-line y, para ello, cada alumno-a dispone de un portátil y nosotras de un ordenador y una PDI.

Vamos a aprovechar las horas de Lengua Castellana y una hora de Ciencias Sociales para que nuestros alumnos escriban, lean, hablen, imaginen, creen, sueñen, trabajen en grupo, se sientan importantes… y, sobre todo, vamos a sacar lo mejor de cada uno-a.

El proyecto es “Haití llora” y los alumnos tienen un cuaderno on-line.

Bigarren esperientzia Artaza-Romo institutuan egingo dut Zuriñe Ziarsolo irakaslearekin. Gizarte Zientzietako orduak aprobetxatuko ditugu eta DBH-ko 2. mailako ikasgela batean sartuko gara. Zuriñek, ikasturte honetan nirekin egindako proba egin ezkero, 2012-2013 ikasturtean DBH-ko 2. mailako ikasgela guztietan proiektu hau  bere kabuz eramango du.

Joan eta etorriko bidaia” proiektua iaz Ayalde ikastetxean  egin zen DBH-ko 4. mailakoekin. Gaztelaniaz egin zen eta hona hemen esperientziaren kontaketa daukazu.

Orain sartuko gara D ereduan 19 ikasleekin gogo haundiz. Gainera, on-line koadernoak izango dituzte.

Gure ikasleak ikertzaileak, idazleak, artistak, abeslariak, kazetariak, izango dira. Informazioa jasotzen eta lantzen, idazten, hitz egiten, taldean lan egiten, hitz batean esanda, gaiak izaten ikasiko dute.

GEHIAGO JAKITEKO: AYALDE IKASTETXEKO ESPERIENTZIA

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , , , , , , | Leave a Comment »

Eskolako Elkarbizitzaren autodiagnostikoa. Autodiagnóstico de la convivencia escolar.

Posted by b08leioa on Apirila 19, 2012

Adi lagunok!!!
Tresna berri bat Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan aplikatu ahal izateko: Hezkuntza Ministerioko Elkarbizitza Behatokiak tresna hau

sortu du Estatu osoko Bigarren hezkuntzako ikastetxeetan aplikatzeko asmoz. Abantailak:
    1.- Ikastetxe bakoitzak bere datuak eta aplikazio baldintzak kudeatzen ditu. Inkestak pasatu eta datuak jaso ostean, Estatuko Behatokira bidaltzen dira (sarearen bidez). Erakunde honek prozesatzen ditu eta ikastetxeari bere txostena igortzen dio.
    2.- Txosten bakoitzean ikastetxearen elkarbizitza-egoeraren argazki puntuala eskaintzen da, une horretako ahuleziak eta indarguneak identifikatuz.
    3.- Ikasturteko une ezberdinetan eginez gero, elkarbizitzaren bilakaerari buruzko informazioa jaso dezake ikastetxeak
    4.- Emaitzak ikastetxe bakoitzarenak badira ere, maila estandar oso zabal batekin konparatu daitezke

El Observatorio de Convivencia Escolar del Ministerio de Educación pone en nuestras manos esta herramienta, interesante por ser aplicable en nuestros centros de Educación Secundaria.

Ventajas que ofrece:

1.- Cada centro educativo gestiona las condiciones y el momento de aplicación. La aplicación pone en nuestras manos las herramientas a usar con el alumnado y el profesorado. Tras pasar las encuestas, éstas se envían (a través de la red) al Observatorio. Dicha entidad procesa los datos del centro y remite a éste su informe sobre el estado de la convivencia.

2.- Cada informe es una fotografía fija del estado de la convivencia en ese centro en el momento en que se pasaron los instrumentos de diagnóstico. En él se identifican las fortalezas y las debilidades del centro en el ámbito de la convivencia.

3.- Si el diagnóstico se realiza en distintos momentos del curso, nos ayuda a ver la evolución de la convivencia en nuestro centro.

4.- Los resultados son del centro, pero el informe los compara con parámetros significativos de ámbito estatal.

Posted in Uncategorized | Leave a Comment »

Gipukoako Berriztapen Jardunaldiak 2012

Posted by pilaretxebarria on Apirila 19, 2012

Berriro datorkigu urtero ospatzen den Ekimen hau. Gipuzkoako ikastetxeek beren berriztapen proiektuak aurkezten dituzte  hitzaldien bidez edo tailerrak ematen, konferentzia batzuekin ere lagunduta.

“GURE PRAKTIKAREN BIDEZ KONPETENTZIAK GARATZEN” aurtengo lelopean,  2012ko maiatzaren 10 eta 11n zehar garatuko dira Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ARETO NAGUSIAn.
Lan-ildoak, estrategia metodologikoak konpetentziak lantzeko:

  • LHn eta BHn ikasketa kooperatiboa
  • Bikoteka irakurtzen esperientzia
  • Bikoteka idazten hastapena
  • Matematika lantzeko estrategiak
  • Eskola 2.0

Programari buruzko kontsultak eta izen emateak apirilaren 24tik hasita maiatzaren 8ra arte egin ahal izango dira honako web orrian:

Gipuzkoako Hezkuntza Berriztapen proiektuen buruzko XI. Jardunaldiak

——————————————————————————————-

Bajo el lema “DESARROLLANDO COMPETENCIAS POR MEDIO DE NUESTRA PRÁCTICA” se vuelven a celebrar este curso las Jornadas de proyectos de innovación educativa de Gipuzkoa, en las toman parte centros que exponen sus experiencias y hacen talleres, acompañados de conferencias. Se desarrollarán el 20 y 21 de mayo en  el AULA MAGNA de la Facultad de Filosofía y Ciencias de la Educación de Donosti, con estos temas:

  • Aprendizaje Cooperativo en Primaria y Secundaria
  •  Experiencia: Leyendo por parejas
  • Iniciación de escribiendo por parejas
  • Estrategias para trabajar Matemáticas
  • Escuela 2.0

Información e inscripciones ( del 24 de abril hasta el 8 de mayo)  en:

Gipuzkoako Hezkuntza Berriztapen proiektuen buruzko XI. Jardunaldiak

 

Posted in Deialdiak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »

 
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.